GURI BURUZ

La Leze, Idiazabal artzai gazta

La Leze, Jose Mari Jauregi, Elisabeth Gorrotxategi eta gure seme diren Arkaitz eta Gaizkak osatzen dugun gaztandegi familiarra da. 1992an, artzantzan jarduteko aurrerapausoa eman genuen eta kalitatezko gazta egiteari ekin genion, tradizioz beteriko prozesuari gure ukitu bereizgarria emanez.

 
Latxa (Mutur Gorri) ardiek osatzen dute gure 400 buruko artaldea eta inguruko belardietako bazkarekin eta zerealekin elikatzen dira. Honela, lortutako esnea kalitate ezin hobeagokoa eta gantz azido ez-saturatu osasungarrietan aberatsa da. Esne hau erabiliz egiten ditugu gure gaztak, urtarrilean hasi eta abuztua bitartean. Gainontzeko hilabeteetan, gure artaldea Altzania mendikateko belardi garaietan bazkatzen da.